Beirazko kanpaia

Disponible

Descripción

Unibertsitate-ikaslea da Esther Greenwood, eta poeta bihurtzea du amets. Hilabete oso batez emakumeentzako aldizkari batean editore gonbidatu jarduteko hautatzen dutenean, beraz, ate guztiak zabaltzen zaizkiola sentituko du; New York hirian egindako egonaldi preziatua, ordea, identitate-auzien eta gizarte-arauen zelai gatazkatsu bihurtuko zaio berehala. Kontrajarritzat dituen femeninotasun-eredu biren artean lehian ikusten du bere burua: norberaren helburu eta desirak lehenesten dituen matxinoa eta gizarte-arauen arabera jokatzen duen emazte-ama. Hilabetea pasatuta eta idazketa-eskola batek bere hautagaitzari uko egin eta gero, amarengana itzuli beharko du Estherrek, eta aterabide zaileko gainbehera emozional bati ekinen dio, ospitale psikiatriko batetik bestera eramanen duena. Irudiz beteriko eleberri hau, bigarren olatu feministaren garaitsuan idatzia, esperientzia pertsonaletik abiatzen da ûamatasuna, heriotza, gorputza, eritasunaû gai kolektibo arantzatsuak jorratzeko ûeromena, sexua, abortua, suizidioaû. Nobela erdi autobiografikotzat zuen egileak berak, amari bidalitako gutun batean zioenez: ôNire bizitzako gertaerak harilkatu ditut, fikzio bihurtuz, kolorea emateko; bizibidea ateratzeko idatzi dut, baina egiaz uste dut adierazten duela zer bakarrik senti daitekeen pertsona bat lurra jotzen dueneanà Saiatu naiz nire mundua eta jendea irudikatzen beirazko kanpai baten lente desitxuratuan zehar begiratuta bezalaö.

Detalles del producto

Precio
19,90 €  18,91 €
Editorial
Txalaparta, S.L.
Fecha de Publicación
Idioma
Basque
Tipo
Online Resource
EAN/UPC
9788418252860

Obtén ingresos recomendado libros

Genera ingresos compartiendo enlaces de tus libros favoritos a través del programa de afiliados.

Únete al programa de afiliados