GODOTEN ESPEROAN

No disponible

Descripción

Godoten esperoan, edo gizakiaren xelebretasun trajikoa gordin antzezturik (birritan, behin eta berriro, ez da deus gertatzen). Bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan daude, berek ere garbi ez daukatelarik zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez. Eta jardun dihardute, hutsartea betetze aldera. Hitzak. Zentzurik gabeak dirudite batzuetan. Baina ez dira hitzak zentzugabe direnak. Aitzitik, zentzuz beterik daude: zentzugabetasun unibertsalaz, besteak beste. Eta kondenatuta daude giza bufoiok, errepikatzera kondenatuak: burutazioak, mugimenduak, eszena osoak errepikatzera, lehena berriz ere, lehena berriz ere... Eta birritan, berriro, Godot ez zaie etorriko. Eta haatik ez die artean ere alde egingo hura etortzeko esperantzak. Zinez erremedio gabea, xelebrea, gizakia.

Detalles del producto

Precio
12,50 €
Editorial
Alberdania
Fecha de Publicación
Idioma
Basque
Tipo
Tapa blanda
EAN/UPC
9788495589163

Obtén ingresos recomendado libros

Genera ingresos compartiendo enlaces de tus libros favoritos a través del programa de afiliados.

Únete al programa de afiliados