Katutxo eta oporrak

No disponible

Descripción

Azken eskola eguna zen. Katutxo eta bere lagunak oporrak zertan emango zituzten kontu-kontari ari ziren. -Ni amarekin joango naiz kostaldeko herrixka batera -esan zuen Ahatek. -Nolako zortea! -esan zuen Katutxok. Nik inoiz ez dut itsasoa ikusià Hondartzara, mendira, herrira, atzerriko hiri bateraà Katutxoren lagunek udarako planak dituzte dagoeneko. Solasean dabiltzala, irrikatutako oporrak nolakoak izango diren irudikatzen ari dira. Ematen du Katutxo dela eskolak amaitutakoak zer egingo duen argi ez dakien bakarra. "Katutxo eta oporrak" liburuko istorioak askotariko egoera sozialak zein familia-ereduak daudela erakusten du. Lana dela eta, guraso batzuk ezin dira seme-alabekin oporretara joan; beste zenbaitetan, aitona-amonak arduratzen dira umeen oporrez; ahaztu gabe oporraldia aitaren eta amaren artean banatzen dutenak. Katutxoren familiarentzat, ordea, garrantzitsuena ez da toki erakargarri batera bidaiatzeaà Irudiak ehundura leunetan eta kolore bizitan oinarritzen dira pertsonaien adierazkortasuna azpimarratzeko eta Katutxo eta haren lagunen abentura berrien kokapenak deskribatzeko.

Detalles del producto

Precio
11,00 €
Editorial
Pamiela argitaletxea
Idioma
Basque
Tipo
Tapa dura
EAN/UPC
9788476818923
Materias IBIC:

Obtén ingresos recomendado libros

Genera ingresos compartiendo enlaces de tus libros favoritos a través del programa de afiliados.

Únete al programa de afiliados