Kornelio

Disponible

Descripción

Kornelioren istorioak, Lionniren beste lan guztiek bezala, pentsatzeko eta bizi-irakaspen baliotsuak ikasteko gonbita da. Haur literaturako klasiko honetan ederki islatzen dira ezarritako egiuneen arabera jokatzen ez duenaren bestelakotasuna, harekiko elkar ulertze eta begirunearen balioa eta ikasbideak eskatzen duen ahalegina. Ipuin honetako krokodilo protagonista da bere komunitateko guztien artean zutik ibiltzen den bakarra. Maila horretatik, gainerakoek ikusi ezin dituzten gauzak ikusten ditu. Besteek, ordea, ez diete garrantzirik ematen ez asmo-zabaltasunari, ez eboluzionatzearen abantailei ere. Gainerakoen konformismoaren aurrean, Korneliok aurrera egin nahi du, pozik laguntzen dioten beste animalia batzuen trebetasunetatik ikasiz. Alderdi estetikotik, Leo Lionni-k collage eta kolore-orbanak direlako teknikak baliatzen ditu, beraren beste obra nabarmen batzuetan ere erabiliak, hala nola "Igeritz" eta "Arrarik arra". Halakoetan, naturaren mundua dinamikotasunez, argitasunez eta kolore-oparotasunez islatzen da.

Detalles del producto

Precio
15,00 €  14,25 €
Editorial
Pamiela argitaletxea
Fecha de Publicación
Idioma
Basque
Tipo
Tapa dura
EAN/UPC
9788491720843
Materias IBIC:

Obtén ingresos recomendado libros

Genera ingresos compartiendo enlaces de tus libros favoritos a través del programa de afiliados.

Únete al programa de afiliados